Bideoak Movie Creator aplikazioarekin editatzea
Kamerarekin grabatutako bideoak edita ditzakezu. Adibidez, bideoen luzera motz
dezakezu edo bideoen abiadura doi. Editatutako bideoa gorde ondoren, jatorrizko
bertsioa ere geldituko da gailuan, aldatu gabe.
Bideoak mozteko
1
Albuma aplikazioan, bilatu eta punteatu erreproduzitu nahi duzun bideoa.
2
Punteatu pantaila tresna barra bistaratzeko eta, ondoren, punteatu >
Moztu.
3
Moztuko den markoa denbora barraren beste alde batera mugitzeko, eduki ukituta
moztuko den markoaren ertza eta arrastatu nahi den lekura. Ondoren, punteatu
Aplikatu.
4
Moztutako bideoaren kopia gordetzeko, punteatu
Gorde.
Bideoen abiadura doitzeko
1
Albuma aplikazioan, bilatu eta punteatu erreproduzitu nahi duzun bideoa.
2
Punteatu pantaila tresna barra bistaratzeko eta, ondoren, punteatu >
Abiadura.
3
Hautatu aukera bat; ondoren, eduki ukituta denbora barraren ertza eta arrastatu
nahi den tokira; gero, punteatu
Aplikatu.
4
Editatutako bideoaren kopia gordetzeko, punteatu
Gorde.