Sony Xperia M2 Aqua - Gailua ingurune heze edota hautsez betetakoetan erabiltzea

background image

Gailua ingurune heze edota hautsez betetakoetan erabiltzea

Gailuak urarekiko duen erresistentzia ziurtatzeko, behar bezala itxi behar dira zirrikitu guztiak,

micro USB ataka eta mikro SIM eta memoria txartelen zirrikitua barne.

Gailu adimendunak uraren eta hautsaren aurkako babesa du eta, Ingress Protection (IP)

sailkapenari jarraiki, IP65 eta IP68 gisa markatu da, beheko taulan azaltzen den bezala.

Gailuaren IP sailkapenaren informazio gehiago ikusteko, joan

www.sonymobile.com/

global-en/legal/testresults/

orrira eta egin klik dagokion gailuaren izenean.

Babes sailkapen horiek adierazten dutenez, gailua hautsa sartzearen aurka babestuta

dago eta, horrez gain, presio txikiko ur korronteak eta gehienez 1,5 metroko sakonerako

ur gezatan 30 minutuz murgiltzea ere jasan ditzake.
Gailua egoera hauetan erabil dezakezu:

Hautsez betetako inguruneetan, esaterako, haizea dabilen hondartzetan.

Hatzak bustita dituzunean.

Muturreko eguraldia egiten duenean, esaterako, elurra edo euria ari duenean.

Ur gezatan, 1,5 metro edo gutxiagoko sakoneran, esaterako, ur gezako laku edo ibai

batean.

Kloroa daukaten igerilekuetan.
Gailuak urarekiko eta hautsarekiko erresistentzia duen arren, saiatu behar duzu hauts,

are edo lokatz gehiegi duten inguruneetan ez erabiltzen, ezta muturreko tenperaturak

dituzten ingurune hezeetan ere. Micro USB atakak, micro SIM txartelaren zein memoria

txartelaren zirrikituek eta entzungailuek urarekiko duten erresistentzia ez da ingurune edo

baldintza guztietan bermatzen.

137

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

Ez urperatu inoiz gailua ur gazitan eta ez utzi inoiz mikro USB atakari edo entzungailuaren

konektoreari ur gazia ukitzen. Esaterako, hondartzan bazaude, gogoan izan ezin duzula

gailua ur gazitan sartu. Horrez gain, ez jarri gailua inoiz gai kimiko likidoekin kontaktuan.

Esaterako, platerak eskuz garbitzeko detergente likidoa erabiltzen ari bazara, ez jarri

gailua detergentearekin kontaktuan. Gailua ur gazitan sartzen bazaizu, garbitu ur

gezarekin.
Gailuaren erabileraren ondoriozko higadurak hezetasunaren eta hautsaren aurkako

erresistentzia murritz dezake. Gailua uretan erabili eta gero, lehortu estalki guztien

inguruko eremuak, micro USB atakarenak, micro SIM txartelaren zirrikituarenak eta

memoria txartelaren zirrikituarenak barne.
Bozgorailua edo mikrofonoa bustitzen badira, funtzionamendua alda daiteke ura erabat

lehortu arte. Gogoan izan, ingurunearen arabera, hiru ordu ere behar izaten direla ura

lehortzeko. Hala ere, tarte horretan, bozgorailua edo mikrofonoa behar ez dituzten

gailuko eginbideak erabil ditzakezu. Osagarri bateragarri guztiak, bateriak, kargagailuak,

eskulibreak eta mikro USB kableak ez dute berez uraren eta hautsaren aurkako babesik.
Bermeak ez ditu estaltzen gailuaren abusuaren edo erabilera okerren ondoriozko kalteak

edo akatsak (esaterako, dagozkion IP sailkapenak gainditzen dituzten inguruneetan

erabiltzea). Produktuen erabilerari buruzko galderarik baduzu, jar zaitez harremanetan

gure bezeroarentzako arreta zerbitzuarekin. Halaber, bermearen inguruko informazioa

lortzeko, ikusi

Informazio garrantzitsua

, gailuaren Konfigurazio gidan aurkituko duzu.