Lege-informazioa
Sony D2403/D2406
Sony Mobile Communications Inc. konpainiak edo haren enpresa afiliatu batek argitaratu du, inolako bermerik
gabe, Erabiltzailearen gida hau. Akats tipografikoen, informazioaren zehaztasun faltaren edo programaren zein
ekipamenduaren hobekuntzen ondorioz, Sony Mobile Communications Inc.-ek Erabiltzailearen gida honetan
aldaketak egin behar baditu, edonoiz eta jakinarazpenik gabe egiteko eskubidea du. Dena den, aldaketak
Erabiltzailearen gidaren argitalpen berriagoetan gehituko dira. Irudi guztiak laguntzeko dira soilik eta baliteke egiazko
gailuaren itxura zehatza ez izatea.
Hemen aipaturiko produktu eta konpainia guztiak marka komertzialak edo dagozkien jabeen marka erregistratuak
dira. Gainerako marka komertzial bakoitzak bere jabea du. Dokumentu honetan berariaz eman ez den eskubide oro
erreserbatuta dago. Informazio gehiago lortzeko, joan
www.sonymobile.com/us/legal/ helbidera.
Baliteke Erabiltzailearen gida honetan hirugarrenek eskainitako aplikazioak edo zerbitzuak aipatzea. Programa edo
zerbitzu horiek erabili ahal izateko, baliteke hirugarren hornitzailearen zerbitzuan erregistratu behar izatea eta
programek nahiz zerbitzuek erabilera baldintza gehigarriak izatea. Hirugarrenen webguneetan edo hirugarrenen
webguneen bidez atzitutako aplikazioak erabili aurretik, irakurri webgune horien erabilera baldintzak eta
pribatutasun gidalerro aplikagarriak. Sony konpainiak ez du ziurtatzen edo bermatzen hirugarrenek eskainitako
webguneen eta zerbitzuen erabilgarritasuna edo funtzionamendua.
Gailu mugikorrak eduki gehigarriak deskargatzeko, biltegiratzeko eta birbidaltzeko gaitasuna du, adibidez, dei
tonuak. Hirugarrenek eduki horien erabilera murritz edo debeka dezakete euren eskubideak erabilita eta
murriztapen horiek copyright lege aplikagarriei lotuta egon daitezke, baina horietara mugatu gabe. Zuk, eta ez Sony
konpainiak, izango duzu zure gailura deskargatzen duzun edo handik birbidaltzen duzun edukiaren ardura osoa.
Edozein eduki gehigarri erabili aurretik, ziurtatu zilegi erabiltzera zoazela edo, bestela, erabilera hori egiteko
138
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
baimenduta zaudela. Sony konpainiak ez dizu ziurtatzen eduki gehigarriaren edo hirugarrenen edukiaren
zehaztasunik, osotasunik edo kalitaterik. Sony ez da inola ere zure eduki gehigarriaren edo hirugarrenen edukiaren
erabilera okerraren arduradun izango.
Informazio gehiago eskuratzeko, joan
www.sonymobile.com orrira.
Microsoft enpresaren jabetza intelektualaren legeekin dago babestuta produktu hau. Microsoft enpresaren
lizentziarik gabe, debekatuta dago teknologia hori produktu honetatik kanpo erabiltzea edo banatzea.
Eskubide digitalak kudeatzeko Windows Media programaren teknologia (WMDRM) erabiltzen dute edukien jabeek
euren jabetza intelektuala babesteko, copyrightak barne. Gailu honek WMDRM softwarea erabiltzen du WMDRM
bidez babestutako edukia atzitzeko. WMDRM softwareak ez badu edukia babesterik lortzen, edukiaren jabeek
Microsoft enpresari eska diezaiokete softwareak eduki babestua WMDRM bidez erreproduzitzeko edo kopiatzeko
duen gaitasuna ezezta dezan. Ezeztatze horrek ez dio babesik gabeko edukiari eragiten. Babestutako edukietarako
lizentziak deskargatzen dituzunean, onartu egiten duzu Microsoft enpresak lizentzietan ezeztatze zerrendak gehi
ditzakeela. Edukiaren jabeek euren edukia atzitzeko WMDRM softwarearen bertsioa berritzea eska diezazukete.
Bertsio berritzea ezesten baduzu, ezingo duzu bertsio berritzea eskatzen duen edukia atzitu.
Produktu honek MPEG-4 visual eta AVC patenteen lizentzia du erabilera pertsonalerako eta ez komertzialerako,
bezeroak hau egin dezan: (i) MPEG-4 visual estandarraren ("MPEG-4 video") edo AVC estandarraren ("AVC video")
arabera bideoak kodetu edota (ii) kontsumitzaile batek jarduera pertsonal eta ez komertzial batean kodetutako
MPEG-4 edo AVC bideoak deskodetu, edota MPEG-4 edo AVC bideoak hornitzeko MPEG LA lizentzia duen bideo
hornitzaile batengandik lortutako MPEG-4 edo AVC bideoak deskodetu. Ez da beste inongo erabileratarako
lizentziarik ematen, ez inplizituki eta ez esplizituki. Informazio gehigarria, sustapen, barneko erabilera eta erabilera
komertzialei buruzkoa eta lizentziei buruzkoa MPEG LA, L.L.C. enpresaren eskutik lor daiteke. Ikusi
www.mpegla.com. MPEG Layer-3 audio dekodetze teknologia, Fraunhofer IIS eta Thomson-en lizentziarekin.
SONY MOBILE ENPRESA EZ DA ERANTZULE IZANGO GAILUAN GORDETAKO DATU PERTSONALAK EDO
FITXATEGIAK GALDU, EZABATU EDOTA GAINIDATZI IZANAGATIK (KONTAKTUAK, MUSIKA ETA ARGAZKIAK
BARNE, BAINA HORIETARA MUGATU GABE), ERABILTZAILE GIDA EDO DOKUMENTAZIO HONETAN AZALTZEN
DIREN METODOETAKO BATEN BIDEZ EGINDAKO GAILU EGUNERATZEEN ONDORIOZ SORTUKO BALIRA.
SORTUTAKO KALTEENGATIK, GALERENGATIK ETA LEGE EKINTZENGATIK (KONTRATUKO ZATI EDO
KONTRATU URRATZE IZANDA ERE, ZABARKERIA EDO BESTELAKOAK BARNE, BAINA HORIETARA MUGATU
GABE) SONY MOBILE EDO HAREN HORNITZAILEEK ZUREKIKO DUTEN ERANTZUKIZUNA EZ DA INOIZ ZUK
GAILUARENGATIK ORDAINDU DUZUN ZENBATEKOA BAINO HANDIAGOA IZANGO.
© 2015 Sony Mobile Communications Inc.
Eskubide oro erreserbatuta.
139
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.